Korrikaren amaiera ikusgarria Iruñean

Euskal Herriko hiriburuak hartu du Korrikaren 20. edizioaren amaiera eta ikusgarria izan da. Jendetza bildu da errepide bazterrean azken kilometroetan batzeko eta Sarasate pasealekua mukuru izan da azken kilometroan. Joseba Sarrionandiaren mezua izan da sekretuan hamaika egun hauetan Euskal Herria zeharkatu duena. Hasieran bezala, zorokeri honek sortzen duen emozioa izan da nagusi amaieran ere. 

09 AVR. 2017