Portillako gaztelua eta Erdi Aroko Villavieja hiribildua

Euskal Herriko hego-mendebaldeko mugan, Arabako Zanbrana herrian, multzo monumental eder bat dago, oraintxe txukuntzen eta argitara ateratzen ari direna. Ertaroko Villavieja izeneko herrixkak eta Portilla gazteluak osatzen dute multzoa. Zati asko eta askok zutik dirautenez, bertatik bertara ikusi daiteke nola eraikitzen zuten garai haietan. Gainera, gaztelutik Euskal Herriko eta Gaztelako ikusmira paregabeaz gozatuko du bisitariak.

10 AOûT 2017