Taloak egiten ikasten, Iturraran Parketxean

Garai batean ohiko janaria zen taloa Euskal Herrian. Ameriketatik artoa ekarri zutenetik, belaunaldi askori gosea kendutako jakia, gari irinez egindako ogia luxua zen eta. Pagoetako Parkeko Iturrarran interpretazio zentroan taloaren atzean dagoen kultura eta prozesuak galtzerik ez dute nahi, eta zer hobe horretarako bisitariei bertatik bertara taloak egiten irakastea baino. NAIZ ikastaro horietako baten lekuko izan da.

16 FéV. 2017