‘Zer den bizitza?’; Itziarren Semeak eta Olaeta balleteko dantzariak

Itziarren Semeak musika taldeak bideoklip berria estreinatu du ‘Zer den bizitza?’ kantuarekin. Fredi Paya bertsolariak egindako hitzak dira eta martxoan argitaraturiko EH Republik diskoan aurkitu daiteke abestia. Karlos Trijuequek zuzendu du bideoklip berria eta Olaeta balletak elkarteko dantzariek parte hartu dute. Isma Dieguezek egin du koreografia.

25 AVR. 2017