Zisjordaniatik Euskal Herrira, palestinarren egia kontatzera

Zapalketa bete betean bizi duen herria da palestinarra, Israelek okupatutako lurraldeetan. Armadaren erasoak eta umiliazioak eguneroko ogia dira Gazan eta Zisjordanian; Israelen bizi diren palestinarrek ere badakite zer den jazarpena. Egunotan Euskal Herrian dabil Betleem hiriko Aida errefuxiatu eremuko neska-mutil talde bat. Eta hemen frankismo garaian gertatu bezala, han ere dantza dute arnasbide bakanetako bat, hain zuzen ere dabka izenekoa. Legorretako umeei dabka nola erakutsi dieten ikusi dugu, eta taldeko bi kidek NAIZentzat hitz egin dute.

23 JUIN 2015