Juanmi Gutiérrezek Ikuska sailerako egindako lana, 'Euskaldunberriak'.

Juanba Berasategi izan zen Ikuska proiektuan hasieratik buru-belarri aritu zenetako bat. Tartean, bere ekarpena ere egin zion sailari ‘Euskara galdutako Nafarroa’ lanarekin.

Ikuska 3, ‘Bilboko hiri espekulazioa’ (Zuzendaria: Anton Merikaetxebarria): Film laburrak garai hartan Bizkaiko hiriburuak bizi zuen egoera urbanistikoa azaltzen du. Orduko Bilboren irudi ikusgarrien bitartez, hiriak izan duen eraldaketa gaur egunean ikusteko dokumentu interesagarria. Dokumental honek irabazi zuen 1979. urtean Donostiako Zinemaldiko Film Labur Onenaren Zilarrezko Maskorra. "Ikuska" dokumental sail osoa berriz ikus daiteke, EKHEk eta GARAk egin duten digitalizazio lanari esker. NAIZ DENDAn erosi ahal da USB edo DVD formatuan: .

Ikuska 13 (Zuzendaria: Imanol Uribe | Argazkia: Javier Aguirresarobe): 1982an egina, orduko euskal musika dakar ikusentzunezko lanean, rocketik bogan jarraitzen zuten kantautoreak arte. Garaiko erreferentzia nagusiak ageri dira filman. Giro industrialean, inpaktu handiko hasiera dakar Zaramaren eskutik, Oskorri ageri da, Txomin Artola, Ruper Ordorika, Imanol Larzabal, Amaia Zubiria eta Mikel Laboa, besteak beste.

Imanol Uribek zuzendutako lana Ikuska saileko 21 lanetako bat da, hemen ikus dezakezue. Lan osoa Durangoko Azokan izango da salgai (liburua + DVD edo USB). 21 dokumental dira guztira, 1979 eta 1984 urteen artean landutakoak eta Euskal Herriaren garaiko erradiografia egin asmo zuten. Antxon Ezeizaren koordinaziopean 15 zuzendariren lanak batu zituzten euskal zinemagintzaren oinarriak ezarri zituen lan honetan. GARAk orain berreskuratu egin du lan hau eta euskarri digitalean hedatuko du.

GARA y EKHE han recuperado la serie Ikuska, una colección de 21 documentales realizados entre 1979 y 1984 en la que colaboraron 15 directores bajo la coordinación de Antxon Ezeiza. Se trata de un patrimonio cultural extraordinario, son los cimientos de la cinematografía vasca que se podrán adquirir en Durangoko Azoka en formato libro + DVD o USB. Las películas son en euskara y el libro está en euskara y castellano.

Loading player...