Kukairen «Gelajauziak», Legazpin

«Gelajauziak» ikuskizuna eskaini zuen atzo Kukai dantza taldeak Legazpin. Elementu berri eta berezi ugarirekin eraikitako proiektu bat da «Gelajauziak», dantza taldearen eta Cesc Gelabert koreografoaren lankidetzatik sortua.

Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena aritu ziren dantzan Legazpin. Musikaz, berriz, Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia arduratu ziren. Jantziak Iraia Oiartzabalek diseinaturikoak ziren.

2016 UZT. 23