Oihal kate koloretsuak Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean

Sentimenduz betetako festa eta aldarrikapen eguna izan zen igandekoa Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. Gure Esku Dagoren deialdiari erantzunez, milaka eta milaka lagunek kilometrotako oihal kate koloretsuak osatu zituzten bost hiriburuetan, erabakitzeko eskubidearen aldeko borondatea eta konpromisoa lau haizetara zabalduz. Ekainaren 21eko ekitaldi guztien informazio, kronika, argazki eta bideoak, NAIZen webgune berezian.

2015 EKA. 23