NAIZ.INFO
BILBO

Llorenterekin negoziatzen hasiko dela jakinarazi du Juventusek

Athleticekin duen kontratua ekainaren 30ean bukatzen duela aintzat hartuta, Fernando Llorenterekin negoziatzen hasiko dela jakinarazio dio Juventusek talde bilbotarrari.

Fernando Llorente. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)
Fernando Llorente. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)

Athleticek jakinarazi duenez, Juventusek ohar bat igorri dio, Fernando Llorenterekin elkarrizketak hasiko dituela jakinarazteko, aurrelariak talde bilbotarrarekin duen kontratua datorren ekainaren 30ean bukatzen dela jakitun.

Arinago ez bada, beraz, denboraldi bukaerarako Llorente bere jokalarien artean nahi du Turingo taldeak.

Iragan asteartetik du Llorentek eskubidea bere etorkizunari buruzko negoziazioak hasteko, izan ere, kontratua amaitzeko sei hilabete baino gutxiago gelditzen baitira.