NAIZ.INFO
LONDRES

Raul Fuentesen estradizioa onartu du Britainia Handiak

Westminsterreko Auzitegiak Raul Fuentes Villotaren estradizioari argi berdea eman dio. Defentsak helegitea aurkeztuko du.

Westministerreko Auzitegiko Nicholas Evans epaileak Raul Fuentes bilbotarra Estatu espainolera estraditatzea onartu du.

Gaur egin den saioan, Fuentesek bideokonferentziaz deklaratu du espetxetik eta Polizia espainolak 1991an atxilotu zuenean torturatu egin zuela salatu du. Auzi-saioa bukatu eta berehala, bere abokatuak epailearen erabakiaren aurka helegitea jarriko duela iragarri du.

Raul Fuentes iazko azaroaren 16an atxilotu zuen Polizia britainiarrak Liverpoolen eta espetxeratu egin zuten.