NAIZ.INFO
DONOSTIA

Benantxio Irureta mendizalea Aneto mendian zendu egin da

Benantxio Irureta mendizale azpeitiarra Aneto mendian hil egin da. Dirudienez, Paso de Mahoma delakoan barrena zebilela erorikoa izan du.

Benantxio Irureta, 59 urteko mendizale ezagunak erorikoa izan du Aneto mendian, eta istripu horren ondorioz zendu egin da.

Paso de Mahoma delakoan jazo da ezbeharra, dirudienez.

Beste mendizale euskaldun batzuekin batera zegoen Irureta erorikoa izan duenean.

Ibilbide oparoa izan duen mendizalea izan da Aizarnan jaiotakoa, Himalayan, Alpeetan, Andeetan eta Pirinieotan, besteak beste, mendi asko igotakoa.

Josu Bereziartuarekin batera, lehen zortzi milakoa igo zuen euskalduna izan zen. 

2001eko urrian, Sakana-Pumori espedizioko kide izan zen. Elur jausi baten ondorioz, bost mendizale euskal herritar zendu ziren.