NAIZ.INFO
GASTEIZ

Etxean da ostiralean Palestinan atxilotu zuten euskal brigadista

Euskal Herrian da ostiralean Palestinan protesta baten parte hartzen ari zenean atxilotu zuten euskal brigadista. Igor Goikolea atzo kanporatu zuen Isralek eta Gasteizen da, jada. Askapenak brigadistarekin eta Palestinarekin elkartasunez protesta deitu du iluntzerako.

Dozenaka herritar elkartu dira Gasteizen Igor Goikolearen atxiloketa salatzeko. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Dozenaka herritar elkartu dira Gasteizen Igor Goikolearen atxiloketa salatzeko. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Igande iluntzean iritsi zen Madrilgo aireportura Igor Goikolea brigadista gasteiztarra. Goikolea ostiralean atxilotu zuten indar israeldarrek Al-Masara herrian, ohiko protesta batean parte hartzen ari zenean. Bi eguneko atxiloaldiaren ostean igandean kanporatu egin zuen Israelek eta Gasteizen da, jada, euskal brigadista.

Askapenak Israelgo estatuak Palestinarekiko elkartasunaren aurka duen jarrera salatu du. Gasteiztarrarena ez da elkartasun brigaden aurka Israelek izandako jarreraren adierazle bakarra, bere atxiloketaren bezperan beste bi europear atxilotu eta kanporatu baizituen Israelek (behean atxiloketa horien inguruko bideoa). Askapenak deituta dozenaka herritar elkartu dira iluntzean Gasteizen Goikoleari eta Palestinari elkartasuna adierazteko, «Elkartasuna ez da delitua! Igor askatu! Palestina aurrera!» lelopean egin dute kontzentrazioa.

Igor Goikoleak berak Madrilera iristean Twitter bidez internazionalismoaren aldeko mezua igorri zuen: