NAIZ.INFO
Donibane Lohizune

Bi atxilotu eta hiru zauritu espekulazioaren aurkako ekitaldi batean Donibane Lohizunen

Lurra eta Etxebizitza kolektiboak deituta Donibane Lohizuneko higiezinen bulego bat okupatu dute hainbat gaztek gaur goizean. Arratsaldeko elgarretaratzean Polizia agertu da eta bi pertsona  atxilotu eta hiru zauritu arin izan dira.

Donibane Lohizuneko Christie's izeneko higiezinen bulegoa (Thiers kaleko 29.ean) okupatu dute hainbat gaztek gaur goizean. Kanpoan hainbat gazteren sustengua jaso du Lurra eta Etxebizitza kolektiboak deitutako ekimenak. Espekulazioaren aurkako ekimena egiten ari direnek jabeari bulegoa behin betiko ixteko eskatu diote.

Arratsaldean izan den elgarretaratzean bi atxilotu eta hiru zauritu izan dira. Bi atxilotuak askatu dituzte eta asteartean konbokatuak izan dira komisaldegira joateko. Zaurituak militanteen eta polizien artean izaniko istiluen ondoren suhiltzaileen etxera eraman dituzte.