NAIZ.INFO
Castelló

Aske dira Lea-Artibaiko hiru gazte independentista, zigorra beteta

Askatasuna berreskuratu dute gaur Estebe Gandiaga, Zaloa Zenarrutzabeitia eta Eneko Ostolaza gazte independentistek, Segiko kide izatea egotzita ezarri zieten seina urteko espetxe zigorra bete ostean.

Lea-Artibai eskualdeko hiru gaztek askatasuna berreskuratu dute gaur Segiko kide izatea egotzita seina urteko espetxe zigorra beste ostean (Topatu.info). Estebe Gandiaga eta Eneko Ostolaza markinarrak eta Etxebarriako Zaloa Zenarrutzabeitia dira aske geratu diren hiru gazteak.

Ostolaza, ‘Oliba Gorriak’ taldeko abeslaria zen espetxeratu aurretik eta bere taldekideek iragarri zuten bere askatasuna. Hori gertatzearekin batera taldea tauletara itzuliko zela iragarri zuten. Lan berria grabatzen ere hasi dira abeslariaren itzulera itxaron gabe. Taldea berriz elkartu da abeslaria aske geratu ostean.

Aurrerapena: