@GARA_rpascual
BILBO

Abenduan baino 8.472 langabe gehiago utzi ditu urtarrilak Hego Euskal Herrian

Langabezia erregistratuaren tasak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta abenduan baino 8.472 langabe gehiago utzi ditu. Iazko data berean baino 1.877 langabe gutxiago daude.

Emakume bat Lanbideren bulego batean sartzen, Donostian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Emakume bat Lanbideren bulego batean sartzen, Donostian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Urtarrilean 227.334 lagun zeuden Hego Euskal Herriko enplegu bulegoetan izena emanda, Enplegu Ministerio espainolak plazaratutako datuen arabera.

EAEn, abenduan baino 6.797 langabe gehiago egon dira erregistratuta urtarrilean, hau da, %4,06 gehiago.

Araban, urtarrilak 935 lagun gehiago utzi ditu (%3,49 gehiago), 27.733 langabeetara iritsi arte.

Bizkaian, %3,89 egin du gora langabezia erregistratuaren tasak (3.658 lagun) eta, orotara, 97.622 lagun daude enplegu bulegoetan izena emanda.

Gipuzkoan 2.204 langabe gehiago utzi ditu urtarrilak (%4,73 gehiago). 48.816 pertsona daude lan bila herrialde honetan.

Nafarroan, aldiz, 1.675 langabe gehiago utzi ditu urtarrilak, aurreko hilabetearekin alderatuta (%3,25 gehiago).

Iazko datuekin alderatuta, 1.110 langabe gutxiago daude Nafarroan (%0,63 gutxiago) eta 767 gutxiago EAEn (%2,68 gutxiago).

Estatu mailan, urtarrilak 113.097 lagun gehiago utzi ditu enplegu bulegoetan izena emanda (%2,4 gehiago), aurreko hilabetearekin alderatuta.