Torontoko zinema jaialdian proiektatuko da Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza’

Film Factory nazioarteko kudeaketa agentziaren bidez, Fermin Muguruzak zuzenduriko ‘Black is Beltza’ animazio filma proiektatuko dute irailaren 11n TIFF Toronto International Film Festival zinema jaialdi entzutetsuan

naiz|Toronto|2018/08/29 10:00

Fermin Muguruzak zuzenduriko ‘Black is Beltza’ animazio filma Toronto International Film Festival zinema jaialdian proiektatuko da irailaren 11an. 

TIFF nazioarteko garrantzia eta prestigio handieneko bost zinemaldien artean dago, eta, Ipar Amerikan, garrantzitsuena da industria independentearen garapenerako, baita estudio handienekin duen loturarekin dagokionez ere.

Gaur zabalduko dute filmaren teasera bera ere, Berlinen aurtengo Berlinalen zehar aurkeztu zena. Espainiar Estatuko zinemetan estreinaldia, Barton Filmsek banatuta, urriaren 5ean izango da.