Naiz+ Naiz+

Izan pirata webdokumentala abian!

Azalpen handirik gabe, oraindik, ‘Izan Pirata’ dokumentalaren Teaser-a argitaratu dute Donostiako Piratek: «2003ko abuztu hartan galdetu izan baligute orduan abiatu genuen ekimena hamar urteren bueltan zertan izango zen, ez genukeen erantzuten jakingo. Erantzunik ere ez genuen orduan. Egia aitortzera, kalatxoririk gabeko aho beltz eta sakona zirudien itsasoan intxaur oskolak libre utzi besterik ez genuen egin. Eta bertan murgildu ginen zientora heltzen ez zen marinel koadrila. Maparen koordenadetan eztabaida ikusgai jarri, eta donostiarren haizea aldeko ote genuen frogatu beharra zegoen».

Informazio gehiago IzanPirata.info guneko Webdokumentala atalean.