Naiz+ Naiz+

Konpartsek Txinara bidali dute Azkuna

Bilboko Branka. Aste Nagusiaren defentsan Azkuna Txinara bidaltzea erabaki dute konpartsek Egungo jai ereduaren defentsan desfilea egin dute plaza Biribiletik jai eremura tanborren doinu goibelez lagunduta. Ondoren egin duten saio umoretsuan alkatea oporretara bidaltzeko lekua aukeratu dute eta Txinara bidaltzea onartu dute konpartsakide gehienek. Kamiseta beltzak kenduta jarrera inposatzaileen gainetik jaiak aurrera darraiela irudikatu nahi izan dute.