NAIZ.INFO
DONOSTIA

Igor Anton Suitzako itzulian izango da

Igor Anton Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak Suitzako Itzulian izango da heldu den larunbatean, zazpi aste geldirik egon ostean.

Igor Antonek lepauztaia apurtu zuen irailaren 11an Lieja-Bastoña-Lieja proban, erorikoa izan ondoren.

Zazpi aste egin ditu geldirik eta, osatu ostean, datorren larunbatean bueltatuko da errepidera, Suitzako Itzuliarekin batera.

Anton eta Mikel Nieve izango dira, hain zuzen ere, Euskaltel-Euskadiren buruak itzuli horretan. Haiekin batera Ruben Perez, Mikel Astarloza, Gorka Izagirre, Pablo Urtasun, Ivan Velasco eta Romain Sicard izango dira.