Naiz.info

Euskal eskola publikoaren jaia ospatu da Zarautzen

«Bale! Bizi garen seinale» izan da da aurtengo jaiaren leloa, eta irudia, balea. Hezkuntza sailburu Isabel Celaa izan da festaren hasieran eta ez duela murrizketarik egingo ziurtatu du.

Euskal eskola publikoaren festaren hasierako ekitaldia. (Cony BEYREUTHER / ARGAZKI PRESS)
Euskal eskola publikoaren festaren hasierako ekitaldia. (Cony BEYREUTHER / ARGAZKI PRESS)

Euskal eskola publikoaren XXI. jaia Zarautzen ospatu zen atzo. Hondartza, malekoia, hirigunea eta ikastolak agertoki, eskola publikoaren egoera eta balioak aldarrikatu nahi izan zituzten eta egun osoko egitaraua prestatu zuten horretarako.

«Bale! Bizi garen seinale» izan da aurtengo leloa, eta Euskal Herriko tradizioan lekua izan duen animalia bat aukeratu dute iruditzat: balea. Irudi horrekin aniztasunaren aldeko apustua egin nahi izan dute antolatzaileek.

Aldi berean, antolatzaileen esanetan, eskola publikoen errealitatea azaleratzea eta topaketarako gune izatea izan zen helburua. Jaia Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatu zuen, 500 bat guraso elkarte eta 340.000 ikasle baino gehiago ordezkatzen dituena.

Lakuako Hezkuntza sailburu Isabek Celaa hasiera ekitaldian izan zen eta ez dela murrizketarik izango irakasleen plantilla eta ratioetan ziurtatu zuen Hala ere, protesta bat burutu zuten hainbat lagunek murrizketen kontrako kartelek erakutsiz.