NAIZ.INFO
BILBO

Eskuz Banakako finalerako sarrerak, gaurtik aurrera salgai

Juan Martinez de Irujo eta Amair Olaizolaren arteko partida ekainaren 24an izango da, Miribillako frontoian. Sarrerek 40 eta 150 euro arteko salneurria dute.

Eskuz Banakako txapelketaren finala bertatik bertara jarraitzeko sarrerarik garestienak kantxakoak izango dira, 150 euroko salneurria izango baitute, iaz Aimar Olaizola eta Yves Sallaberry aurrez aurre izan zituen finalean baino 50 euro gehiago.

Bizkaia pilotalekuak 3.000 ikuslerentzako tokia dauka.

Gainerako sarrerek 80, 70, 50 eta 40 euroko prezioa izango dute.