Naiz.info
Donostia

Txekia-Portugal, final laurdenetako estreinako lehia

Tomas Rosicky kapitain txekiarra zalantza da gaur gauean Portugalen aurka jokatuko duten partidarako.

Rosicky kapitaina zalantza izango da gaurko partidan. (AFP)
Rosicky kapitaina zalantza izango da gaurko partidan. (AFP)

Gaur gauean abiatuko da Eurokopako bigarren fasea. Taldekako partidak amaituta, eta sailkapenak erabakita, Txekiar Errepublikak eta Portugalek emango diete hasiera final laurdenetako norgehiagokei.

Txekiarren taldean Tomas Rosicky erdilari eta kapitaina da zalantza nagusia. Akilesen tendoia minduta dauka Greziaren aurka jokatutako partidaz geroztik. Rosickyk ez zuen Greziaren kontrako lehia amaitu, eta Poloniaren aurkakoa aulkitik ikusi behar izan zuen.

Michal Bilek-en taldeak finalerdietarako txartela lortzeko aukerak badituztela uste du, nahiz eta azpimarratu duen faborito nagusia portugaldarren taldea dela.

Taldekako fasean oso indartsu agertu zen Portugal, batez ere azken partidan, Herbehereak 2-1 mendean hartuta. Taldeak bolada onari jarraipena eman nahi dio, eta Cristiano Ronaldo izango da, ziur, abagune gehien lortuko duen jokalaria.