Naiz.info
Donaixti

Donaixtiko eskola zaharra okupatu dute hainbat herritarrek

Azken urteetan hutsik egon den eraikin horretan «proiektu kolektibo, herrikoi eta askatzailea» bultzarazi nahi dute Donaixtiko eskola zaharrean plantatu diren lagunek.

Donaixtiko eskola zaharrean, gaur, hainbat herritar. (Gaizka IROZ)
Donaixtiko eskola zaharrean, gaur, hainbat herritar. (Gaizka IROZ)

San Mixel eskola zaharra okupatu zuten atzo Donaixtiko hainbat herritarrek, Kazeta.info agerkariak dioenaren arabera. Taldearen esanetan, «duela hiru urte, herritar eta hautetsi frango mobilizatu ziren egoitza hau bizirik atxikitzeko. Preseski, hau dugu proposatzen gaurkoan andeatzen den bastimendu paregabe hau herritarrek biziaraztea», adierazi dute gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan.

Kazeta.info eta Info7 Irratia okupazio horretan parte hartzen ari den herritar batekin mintzatu dira, Mirentxu Arbeletxerekin hain zuzen. 

Azken urteetan hutsik egon den eraikin horretan «proiektu kolektibo, herrikoi eta askatzailea» sortu nahi dute Donaixtiko eskola zaharrean plantatu diren lagunek.

«Egoitza hori badira hiru bat urte hetsia da, abandaturik, eta hori ikusita gure ibarra biziarazteko zerbait egiteko gogoa ukan dugu herritar talde batek», azaldu du Albeletxek.

Hartara, egoitza horretan etxebizitza kolektibo bat sortu nahi dute. «Gure ibarra honetan etxebizitza hutsen kopurua gora doa, eta alokairuak gero eta karioagakoak dira. Hori salatzeaz gain, entseatu nahi dugu bizitzeko beste manera bat, bizi kolektibo bat eramanez».

«Herri kulturgune bat bultzatu nahi dugu, herritarrena eta herritarrek elgarrekin kudeaturik», adierazi du. «Zinez aukera gutti dira gure herrian kultur ekimenak bizitzeko eta horrendako gure xedea da ahal den bezain fite aktibitateak antolatzen hastea egoitza honetan».