NAIZ.INFO
BILBO

Harrera beroa jaso dute Basque Team-eko kirolariek Bilbon

Ongi etorri beroa egin diete Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazita diren Maider Unda, Eli Pinedo eta Patricia Elorza Basque Team-eko kirolariei Bilboko aireportuan.

Maider Unda, Eli Pinedo, Patricia Elorza eta Jorge Dueñas Euskal Herrira iritsi diren unean. (Monika del VALLE/ARGAZKI PRESS)
Maider Unda, Eli Pinedo, Patricia Elorza eta Jorge Dueñas Euskal Herrira iritsi diren unean. (Monika del VALLE/ARGAZKI PRESS)

Londresko Olinpiar Jokoetan dominaren bat lortu duten Basque Team-eko kirolariak gaur iritsi dira Euskal Herrira. Brontzezko domina lortu zuen txapelketan Maider Undak, baita Eli Pinedo eta Patricia Elorza eskubaloiko jokalariek ere.

Harrera beroa jaso dute Bilboko aireportuan haiei ongi etorria ematera bertaratu diren hainbat pertsonen partetik.

Hauekin batera, Jorge Dueñas bizkaitarra ere iritsi da, Pinedo eta Elorzaren entranatzilea izan dena txapelketan zehar.

Unda eta eskubaloiko jokalariek lortutako dominak diziplina horietan euskal kirolariren batek irabazten dituen lehenak dira.