Naiz.info
Bilbo

63 urteko gizonezko bat hil da Gorbeia mendian

Hildako gizonezkoa Arrigorriagako bizilaguna da eta Ganguren aterpetxe ondoan zegoen beste mendizale batzuekin konortea galdu duenean.

63 urteko gizonezko bat hil da goizean Gorbeia mendian, konortea galdu ostean.

Ezbeharra 9.45etan gertatu da Zeanurin kokaturik dagoen Ganguren aterpetxe ondoan. Gizonezkoa bat-batean zorabiatu da eta lurrera erori da.

Larrialdietarako Zerbitzuak bertaratu dira eta Osakidetzako helikoptero bat ere joan da, baina ezin izan duten ezer egin.