Naiz.info
Bilbo

Ehiztari bat hil da Sopuertan

61 urteko gizonezko bat da hildakoa eta hogei bat lagunek osatutako ehizaldi batean parte hartzen zebilen sabelean tiro bat jaso duenean.

Ehiztari bat hil da igande honetan Sopuertan sabelean tiro bat jaso ostean. Ezbeharra El Castaño mendi-bidean jazo da, 12.45ak aldera.

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko. 61 urteko gizonezkoa hogei bat lagunek osatutako ehizaldi bateko parte hartzen ari zen.