900 familia inguru argindarrik gabe geratu dira Lapurdin, haize ufada indartsuen ondorioz. Goizean egoerak bere horretan jarraitzen zuen eta EDFko langileak matxura konpontzen ari ziren. Arazoak batez ere Milafrangan eta Hazparnen izan dira.
Haize bolada gogorrenak Zokoako gotorlekuan neurtu dira. Suhiltzaileek hainbat irteera egin behar izan dituzte, batez ere errepideetara erori diren adaxkak garbitzeko.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, atzo arratsaldeaz geroztik suhiltzaileek 40 irteera inguru egin behar izan dituzte haize bolada indartsuek eta ekaitzak eragindako kalteak tarteko. Iruñerrian, Lizarraldean eta Baztanen jo du indartsuenveta zuhaitzak eta bide-seinaleak bota ditu, besteak beste.
Iragarpenek diotenez, orduek aurrera egin ahala indarra galduko du haizeak.