NAIZ.INFO
DONOSTIA

Argindarra %2,29 merkatuko da eta butano-bonbona, %4,6

Argindarraren prezioa %2,29 merkeago da gaurtik aurrera eta butano-bonbona, berriz, %,4,6. Gasak berdin jarraituko du.

Argindarraren prezioa %2,29 merkatuko da gaurtik aurrera TUR tarifa duten 17 milioi kontsumitzaileentzat. Argindarraren enkanteetan izandako prezioen jaitsieraren ondorio da beherapena, baita Gobenu espainolak tarifaren araututako zatia izoztu izanaren ondorio ere.

Butano-botilari dagokionez, prezioa %4,6 merkatuko da eta, horrenbestez, 12,5 kiloko bonbona 16,1 euroan salduko da, lehen baino 0,77 euro merkeago. Lehengaiaren kostua %7,6 inguru jaitsi da eta horren ondorioz etorri da butanoaren jaitsiera.

Gasak, aldiz, ez du aldaketarik izango eta urtarrilera arte oraingo prezioarekin jarraituko du.