NAIZ.INFO
DONOSTIA

Jaso duen «elkartasuna eta sinesgarritasuna» eskertuko du jendaurrean Otamendik

Martxelo Otamendik Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren sententzia jaso bezain laster balorazio bat egin du. Bertan, «albiste ona» dela esan du eta gaur arratsaldean Martin Ugalde Kultur Parkean egingo duten agerraldiaren berri eman du.

«Albiste on» moduan definitu du Martxelo Otamendik Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) Estatu espainiarra kondenatu izana ‘Egunkaria auzian’ berari eginiko torturengatik. Hala ere, bera ez zela izan auzian torturatua izan zen bakarra gogorarazi du .

«Poztasun hau» partekatzeko deia luzatu du Otamendik eta gaur arratsaldeko 19.30etan Martin Ugalde Kultur Parkean agerraldia egingo dute adierazi du.

Bertan, Iñigo Iruin abokatuak sententziaren aspektu tekniko-juridikoen berri emango du eta Otamendik, aldiz, jaso duen «elkartasuna eta sinesgarritasuna» eskertuko du jendaurrean.