NAIZ.INFO
DONOSTIA

Ia 220.000 lagun daude lanik gabe Hego Euskal Herrian

Urriarekin batera langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian eta irailean baino 5.255 langabe gehiago zenbatu ditu Enplegu Ministerio espainolak. Guztira, 219.071 pertsona daude lanik gabe. Igoerarik handiena Gipuzkoan izan da.

Enplegu Ministerio espainolak gaur egin ditu publiko urriari dagozkion langabeziari buruzko datuak. Iralarekin alderatuta, 5.255 pertsona gehio zeuden lanik gabe hilabete amaieran; guztira, 219.071 Hego Euskal Herrian.

Herrialdeka, Nafarroan 1.316 langabe gehiago zenbatu ziren urrian, iralean baino %2,65 gehiago; guztira 50.993 pertsona daude lanik gabe.

Gipuzkoan %2,73 hazi da langabezia aurreko hilabetearekin alderatuta. 47.235 langabe daude, 1.255 gehiago.

Bizkaian igoera %2,42koa izan da. Guztira 94.505 pertsona daude langabezian, irailean baino 2.231 gehiago.

Hazkunderik apalena Araban izan da, %1,75ekoa. 453 langabe gehiago daude INEMen bulegoetan izena emanda; guztira, 26.338.

Azken hamabi urteotako eboluzioari erreparatuta, ordea, Arabak ditu datu okerrenak. Herrialde horretan langabezia %19,41 hazi da 2011tik hona. Bizkaian igoera %17,66koa izan da; Gipuzkoan, %17,43koa, eta, Nafarroan, %13,90ekoa.

Urriaren amaieran Gaindegiak jakinarazi zuenez, Euskal Herriko populazio aktiboaren %14,9 dago langabezian.

Errekorra Estatu espainolean

Estatu espainolari dagokionez, langabeziak ere goraka jarraitzen du eta orain arteko marka hautsi du. 128.242 langabe gehiago zenbatu ditu Enplegu Ministerioak; guztira, 4.833.521 pertsona zeuden lanik gabe urriaren amaieran.