NAIZ.INFO
Gasteiz

Kamioi gidari bat hil da N-1 errepidean izandako istripuan

Ezbeharra N-1 errepidean jazo da, Iruña Oka parean, eta bi erreiak itxita egon dira Irungo norabidean.

Kamioi gidari bat hil egin da gaur goizaldean izandako trafiko istripuan. Ezbeharra N-1 errepidean gertatu da gaueko 00.30ak inguruan, Iruña Oka parean, kamioia irauli denean.

Gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da eta ezbeharraren unean bertan hil da.

Istripuaren eraginez errepideko bi erreiak itxita gelditu dira Irungo noranzkoan. 8.30ak aldera ireki dituzte ondoren.