Zertaz ari dira euskal herritarrak Twitterren? – Ez dakigu

Gaur-gaurkoz ez dago jakiterik Twitterrek eskaintzen dituen tresnen arabera bitarteko honen bidez ari diren euskal herritarren hizpide nagusia, joera, zein den. Hori aldatu nahi dute EuskalTT (euskal trending topic) ekimena abiatu dutenek, Euskal Herriko joeren zerrenda propioa izatea nahi dute.

ION TELLERIA|DONOSTIA|11/12/2012|0 commment
Screen_shot_2012-12-11_at_09.01.05
Trendsmap.com bezalako tresnekin joerak ikusi ahal dira, ez denak, ordea, eta ez dago Euskal Herriko zerrenda propiorik. TRENSMAP.COM

Astebete ere ez da @EuskalTT kontua sortu zela, aurretik datorren eskari bat indartzea du xede: «Herrialde guztiek Trending Topic zerrenda bat dute, ordua da guk ere izateko! Helburu horrekin borrokatuko duen kontu bat naiz. Lortu dezagun Euskal TT zerrenda!», dio bere mezuetako batean.

Izan ere, munduan zein den Twiterreko hizpide nagusia begiratu ahal da, baita Espainiako edo Frantziako estatuetan zein den ere, edo Bartzelona, Paris edo Madrilgo hirietan ere; ez, ordea, euskal herritarrena.

Gerturapen bat ematen duten Trendsmap bezalako tresnak badira, eta Euskal Herrian bere lekua hartu dute bertako twitak batzeko sortutako #ehn bezalako etiketek; baina Twitterrek ez du oraindik hizpide nagusia diren hitz gakoen araberako euskal zerrenda propiorik sortzen.

Lander Arbelaitzek #TwitterEuskaraz izan zedin abiatutako lanaren ondorik Iñaki Larrañagak iradoki zuen Twitterren hizpide nagusia zein den zehazten duten Trending Topic (TT) zerrendetan euskal eremu propio baten aldeko ekimena. Hiru helburu nagusi zehaztu zituen: bertako erabiltzaileen joerak erakustea, hedabideetan bertako erabiltzaileen eragina areagotzea eta euskararen ospea indartzea.

Erderen nagusitasuna?

Irailaren amaieran egin zuen Iñaki Larrañagak deia, eta orduan, jada, lehen kezka erderek euskarak baino leku handiago izango luketelea Euskal Herriko balizko TT zerrenda batean. Alde ona ere ikusi zion, ordea. Hona hitzez hitz zioena: «Erdaldunen aurrean euskarazko komunitatearen prestigioan eta hedapenean lagun dezake. Euskal Herriko gaiei buruz euskaraz idazteko hautua bultzatzeko tresna bat da. Gai horri lotuta, bitxia da NAIZ.INFO webguneko erdal edukietan euskarazko iruzkinak irakurtzea. Joera hori elikatu daiteke. Euskaldunentzako aukera interesgarria da esparru teknologikoan bada ere erdaldunen artean ikusgarri izatea».

Herri ekimena gidari

Ideia abiatzearekin batera #euskalTT hitz gakoa hasi ziren erabiltzaileak baliatzen eta azken astean hori indartu asmo duen @EuskalTT erabiltzailea sortu dute eta berehala jaso du jende askoren babesa (astelehen iluntzean 500eko langa pasa zuen).

Eskakizuna indartu asmoz Twitter konpainiaren zuzendari exekutiboari mezuak igortzen ari dira orain erabiltzaileak zuzenean, ingelesez honako mezua idatzita: «Euskal Herriko TT zerrenda izan nahiko genuke».

RELATED NEWS
LINKS