Naiz.info
Bilbo

Aurtenetxek kontratua berritu du Athleticekin, 2017ra arte

Jokalari zornotzarra Athleticeko jokalari izango da 2017ra bitarte. Deuseztatze klausula 35 milioi eurotakoa da.

Aurtenetxe, Levanteren aurka urtarrilean jokatutako norgehiagokan. (Rafa RIVAS/AFP)
Aurtenetxe, Levanteren aurka urtarrilean jokatutako norgehiagokan. (Rafa RIVAS/AFP)

Athleticek bere web orrialdean iragarri duenez, Aurtenetxerekin duen hitzarmena 2017ra arte luzatu dute.

Jokalari zornotzarra Bilboko taldean izango da 2017ko ekainera bitarte.

Kontratuaren deuseztatze klausula 35 milioi eurotan ezarri dute.

Berrikuntza hau Athletic Kopatik kanpo geratu eta gero iritsi da. Atzo jokatu zuten San Mamesen Eibarren aurka txapelketako final hamaseirenetako itzulerako partida. Joanekoa hutseko berdinketarekin amaitu zen Ipuruan, baina Gaizka Garitanoren mutilek ezustekoa eman zuten atzo Bilbon. Banako berdinketaren emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka, eta armeroek aurrera egitea lortu zuten, Athletic kanpoan utzita.

Jarraitu NAIZen futbolari buruzko informazio osoa, bere web orrialde berezian.