Naiz.info
Bilbo

Iñaki Lejarreta txirrindularia hil da kotxe batek zapaldu ondoren

Iurreta parean gertatu da gaur goizean ezbeharra, Iñaki Lejarreta bizikletan zihoanean kotxe batek zapaldu onodren. Orbea taldeko txirrindulariak 29 urte zituen eta mendiko bizikletan Pekingo Joku Olinpikoetan parte hartu zuen 2008an.

Joan den apirilean Lazkaoko Sari Nagusia irabazi zuen Lejarretak afizionatuetan. (Conny BEYREUTHER / ARGAZKI PRESS)
Joan den apirilean Lazkaoko Sari Nagusia irabazi zuen Lejarretak afizionatuetan. (Conny BEYREUTHER / ARGAZKI PRESS)

Iñaki Lejarreta txirrindularia gaur goizean hil da Iurretan kotxe batek zapaldu ondoren. 29 urteko txirrindularia bizikletan zihoan errepidetik ezebeharra gertatu denean.

Ismael Lejarretaren semea eta Marino Lejarretaren iloba zen Iñaki, baina mendiko bizikletan egin zen ezagun. Horren lekuko 2008an Pekingo Joku Olinpikoetan parte hartu zuela. 2007an Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta bigarren tokia eskuratu zuen 2011an.