NAIZ.INFO
BILBO

Araba eta Gipuzkoako ‘Noticias’ kazetetako langileak, kaleratzeen aurka greban

Enpresak egin nahi dituen kaleratzeak arbuiatzeko, ‘Noticias de Alava’ eta ‘Noticias de Gipuzkoa’ egunkarietako langileek greba bana deitu dute. Lehenengoena, ostegun honetan hasi da eta hiru egunekoa da, eta gipuzkoarrek lau egunekoa egingo dute, urtarrilaren 4, 7, 8 eta 9an.

Duela bi aste ‘Noticias de Gipuzkoa’ egunkariko gerentziak aurkeztutako Enplegu-Erregulazio Espedientea salatzeko, langileon asanbladak greba egingo duela iragarri du.

Urtarrilaren 4, 7, 8 eta 9an burutuko da protesta, 21 langile, ia plantilaren erdia, kaleratzeko asmoaren aurka.

Bestalde, ostegun honetan bertan hasi dute ‘Noticias de Alava’ egunkariko langileek hiru eguneko greba.

Enpresa batzordeak salatu duenez, zuzendaritzak langileen %33 kaleratu nahi du.