Naiz.info
Gasteiz

Zerbitzu publikoen pribatizatzearen aurka elkarretaratzea egin du LABek

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Gasteizko Legebiltzarraren aurrean zerbitzu publikoen pribatizatzearen aurka eta burujabetzaren alde.

LAB sindikatuaren elkarretaratzea Gasteizko Legebiltzarraren aurrean. (ARGAZKI PRESS)
LAB sindikatuaren elkarretaratzea Gasteizko Legebiltzarraren aurrean. (ARGAZKI PRESS)

Josu Erkorekak aurkeztu duen lege proiektuarekin batera, LAB sindikatuak elkarretaratzea burutu du goizeko 09.00etan Gasteizko Legebiltzarraren atarian.

‘Zerbitzu publikoak garatu. Hemen lan egin, hemen erabaki’ lelopean, Lakuako lehendakari Iñigo Urkullu jokabidea salatu dute.

Beren iritziz, lehendakariak badu «zerbitzu pulibkoak pribatizatu eta desmantelatzeko» borondatea, Gobernu espainoleko presidente Mariano Rajoyren antzera.

Gasteizko Parlamentuak lege proiektua onartu du Lakuako langile publikoei 2013ko aparteko ordainsariak aurreratzeko. Ekainekoa urtarrilean jasoko dute, eta abendukoa, uztailean.