Naiz.info
Donostia

Paue inguruan lurrikara izan da eta Gipuzkoan eta Nafarroan sumatu da bere eragina

Donostian, Tolosan eta Andoainen sumatu da gaur goizaldean Paue inguruan jazotako lurrikararen eragina. Nafarroan ere nabaritu dute.

Gaur goizaldea lurrikara izan da Estatu frantseseko hegoaldean, Paue inguruan. Lurrikarak 4,8 gradutako indarra izan du Richter eskalan eta Gipuzkoako hainbat puntutan sumatu egin da mugimendu sismikoa.

Lakuako Herrizaingo Sailaren arabera, goizaldeko 00.45ean izandako lurrikara Donostian, Tolosan eta Andoainen somatu da.

Nafarroan ere nabaritu da lurraren mugimendua, batez ere Erronkarin, Otsagabian, Izaban eta Lesakan.

Datozen orduetan beste lurrikara txiki batzuk izatea espero dute Estatu frantseseko adituek.