NAIZ.INFO
BILBO

Cesar Nuñez-en ‘Lehoi’ lana hautatu dute aurtengo Bilboko inauterietako kartel irabazlea

Lehiaketara aurkeztu diren 90 lanen artean, Cesar Nuñez-en ‘Lehoi’ lana hautatu dute aurtengo Bilboko inauterietako kartela izateko. 2.000 euroko ordainsaria jaso du irabazleak.

Cesar Nuñez-en ‘Lehoi’ lana. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)
Cesar Nuñez-en ‘Lehoi’ lana. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)

Bilboko Udalak bere webgunearen bidez jakinarazi duenez, Cesar Nuñez-en ‘Lehoi’ lanak irabazi du aurtengo inauterietako kartel lehiaketa. Horrenbestez, 2.000 euroko saria jasoko du.

Udalaren arabera, guztira 7.420 bozka jaso dira beronek zabaldutako bideen bidez eta guztira 90 pertsonek hartu dute parte lehiaketan.

Lehen ere aurkeztu izan da Nuñez Bilboko inauterietako kartel lehiaketara eta 2010. urtean finaleraino iristea lortu zuen.