NAIZ.INFO
GASTEIZ

54 egunen ostean, Bartzelonak eman dio amaiera Baskoniaren bolada onari (79-90)

Bartzelona gailendu zaio Caja Laborali Buesa Arenan jokatu duten neurketan (79-90). Modu horretan, gasteiztarren bolada onarekin amaitu dute, 54 egun baitzeramatzaten galdu gabe.

Irudian San Emeterio, saskiratzea bat lortzeko ahaleginetan. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Irudian San Emeterio, saskiratzea bat lortzeko ahaleginetan. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Euroligako bosgarren jardunaldiko neurketa jokatu dute Caja Laboralek eta Bartzelonak Gasteizen. Kataluniarrak izan dira nagusi (79-90), eta modu horretan, Zan Tabaken taldearen bolada onarekin amaitu dute.

54 egun zeramatzan Baskoniak neurketarik galdu gabe, 17 garaipen jarraian lortuta.

Neurketa atsedenaldira iritsi arte oso parekatua izan da eta hirugarren laurdenean zabaldu dute aldea kataluniarrek. Azken denboran markagailuan gerturatzea lortu badute ere, Top 16-ko lehen porrota jasan dute gasteiztarrek.

Errepasatu hemen neurketak utzi dituen estatistikak.