Naiz.info
Bartzelona

Porrotak Bilbao Basket eta Lagun Arorentzat ACB ligan

Vasileaidisek huts egin du azken jaurtiketan eta 87-85 galdu du Bilbao Basketek partida osoan zehar markagailuan aurretik joan den arren. Lagun Arok ere galdu egin du Estudiantesen aurka (79-77). [Partidaren xehetasunak]

Bilbao Basketii ihes egin dio garaipenak Palaun eta Lagun Arok ere ezin izan du mendean hartu Estudiantes (79-77).

Bilbotarrak partida osoan zehar aurretik joan dira markagailuan eta Navarro eta Sada lesionatu egin dira. Hala ere, bilbotarrek ez dute asmatu partida erabakita uzten.

Azkenean luzapenean erabaki da norgehiagoka eta Jasikeviciusek beren jaurtiketekin asmatu duen bitartean, Vasileaidisek huts egin du azkenengo hirukoan.

Lagun Arok ere ez du jakin azken laurdenean English gelditzen eta galdu egin du Estudiantesen zelaian.