Naiz.info
Donostia

Indartsu dagoela erakutsi du Realak Zaragozan (1-2)

1 eta 2 gailendu da Zaragozan itxura ona erakutsiz. Datorren urtean Europan jokatzeko asmoa eta gaitasunak dituztela agerian utzi dute txuri-urdinek. [Partidaren xehetasunak]

Reala bolada onean dago eta garaipen garrantzitsu bat eskuratu du Zaragozan (1-2). Azken emaitzak erakusten duena baino alde handiagoa egon da bi taldeen artean eta harritzekoa izan da Realak gol gehiago eskuratu ez izana. Zaragozaren gola luzapenean heldu da penalti jaurtiketa batean.

Donostiarrek lehen zatian utzi dute partida guztiz erabakita. Ordu erdia bete denerako Griezman eta Agirretxek Reala aurretik jarri dute eta Zaragoza jokalari bat gutxiagorekin geratu da.

Garaipen honekin datorren urtean Europako txapelketak jokatzeko lehian kontuan hartu beharko den taldea izan daitekeela erakutsi du Realak.