NAIZ.INFO
BILBO

Ostiralean herri harresia osatzeko deia egin du Urtza Alkorta ondarroarrak

Urtza Alkorta ondarroarrak uko egin dio bere burua espetxean aurkezteko aginduari eta dagoeneko bi aldiz saiatu da Ertzaintza bera atxilotzen. Ostiralean, 12.30ean, Ondarroako Alamedan herri harresia osatzeko deia egin du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak berri eman duenez, herri harresia osatzeko deia egin du Urtza Alkorta ondarroarrak, ostiralean, 12.30ean.

ETAri laguntza ematearen akusaziopean, bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten otsailean Alkortari, eta iragan apirilean, bere burua espetxean aurkezteko agindua eman.

Agindu horri uko egin dionez, bi aldiz saiatu da Ertzaintza Alkorta atxilotzen, baina ez dute etxean aurkitu.

Aipatu iturriak zabaldu duen bide batean ondarroarrak nabarmentzen duenez, «konponbide garaia da», eta hortaz, Estatuak erabiltzen duen estrategiarekin bukatzeko beharra azpimarratu du.

Ildo horretan, ostiral honetan, 12.30ean Ondarroako Alamedan herri harresia osatzeko deia egin du Urtza Alkortak.