Naiz.info
Treviso

Giroan hirugarren etapa eskuratu du Cavendishek, esprintean

Omega Pharma taldeko txirrindulari britainiarra izan da azkarrena Trevisoko helmugan, euria protagonista nagusi izan duen etaparen baitan. Vincenzo Nibalik jarraitzen du lider sailkapen nagusian. [Etapako xehetasunak, hemen]

Mark Cavendishek lortu du garaipena, esprintean. (Luk BENIES/AFP PHOTO)
Mark Cavendishek lortu du garaipena, esprintean. (Luk BENIES/AFP PHOTO)

Cavendishek erraz irabazi du Trevisoko esprintean, Nacer Bohuanni (Ag2r) eta Luka Mezgec (Argos) atzean utzita.

Hamabigarren etapan berriro ere sufritu egin du Wigginsek. Biriketan infekzioa du eta horrek eragin handia izan du gaurko etapan, euria nonahi izan baitute gainera une oro. Sailkapen nagusirako zituen aukerak galdu ditu.

Maglia arrosak Vincenzo Nibaliren esku jarraitzen du eta Beñat Intxausti zortzigarren postuan da.

Giroari buruzko informazio osoa NAIZeko webgune berezian.