NAIZ.INFO
DONOSTIA

Amaiurko diputatuak ez dira Kongresura joango bihar

Amaiurko zazpi diputatuak ez dira bihar Madrilgo Kongresuan egingo den osoko bilkurara joango, Hego Euskal Herrian deitu den greba orokorrarekin bat egin baitute. Donostiako Udal gobernuak ere bat egin du lanuztearekin.

Amaiurko diputatu Rafa Larreinak jakinarazi duenez, koalizioak ez du parte hartuko bihar Madrilgo Kongresuan egingo den osoko bilkuran, Hego Euskal Herrian gehiengo sindikalak deitu duen greba orokorrarekin bat egin baitute.

Donostiako Udal gobernu taldeko kideek ere bat egin du deialdiarekin eta ondorioz ez dute lanik egingo eta antolatu diren mobilizazioetan parte hartuko dute.