Naiz.info
Azpeitia

Corrugados Azpeitiako langile guztiei, bati izan ezik, kaleratze agiriak igorri dizkiete

Corrugados Azpeitiako behargin guztiei, bati izan ezik, kaleratze agiriak igorri dizkietela jakinarazi du enpresa batzordeak eta Lakuak erakutsitako «utzikeria» salatu du.

Corrugadoseko langileak, enpresaren itxieraren aurkako protesta batean. (ARGAZKI PRESS)
Corrugadoseko langileak, enpresaren itxieraren aurkako protesta batean. (ARGAZKI PRESS)

Corrugados Azpeitiako langile guztiek kaleratze agiriak jaso dituzte dagoeneko, batek izan ezik. Hala adierazi du enpresa batzordeak ohar bidez.

Halaber, Lakuako Gobernuak afera horretan izan duen «utzikeria» salatu du. Instituzioek lantegiaren egoeraren harira egindako lanen berririk ez izatea leporatu diote, eta dagoen gutxia komunikabideen bitartez jakitea egotzi. Iñigo Urkulluren Exekutiboarekin biltzeko eskakizunak erantzunik ez duela izan ere salatu dute.

Ildo horretan, euskal instituzio guztiei enpresaren itxieraren aurka erantzukizunez jokatzeko deia egin diete eta itxieraren aurka egingo diren ekimenei babesa emateko eskatu.