Naiz.info
Hondarribia

Irunen eta Hondarribian harrera egin diete arraunlariei

Ama Guadalupekoa traineruko arraunlariek Donostiako uretan lortutako Kontxako Bandera aurkeztu dute Irunen eta Hondarribian. Jendetza bildu da harrera ekitaldian.

Hondarribiarrek harrera egin diete arraunlariei. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Hondarribiarrek harrera egin diete arraunlariei. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Zeresana eman du aurten Kontxako Banderak. Denboraz, Urdaibaik estropadarik onena egin bazuen ere, epaileek Hondarribiari eman zioten garaipena, bermeotarrek gipuzkoarrei oztopo egin zielakoan. 

Ama Guadalupekoa traineruko arraunlariek herrian aurkeztu dute gaur bandera. Lehenbizi, Irungo Udaletxean jaso dute lehen harrera, eta Hondarribiarako bidea hartu dute ondoren. Jendetza bildu da ongietorrian.