NAIZ.INFO
BILBO

Aurkeztu dute «Euskararen bihozfera», Ibilaldiaren kanta

Aurten Gernikan egingo den Ibilaldiaren kanta aurkeztu dute gaur, jaialdiak berak duen leloa izenburu duena: «Euskararen bihozfera». Jon Urriolabeitiak konposatua, eta Galder Urzaaren letrarekin, Gernika bertako eta Bizkaiko zenbait musikarik osatutako bandak jotzen du kanta.

Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldi batean, Seber Altube ikastolak antolatuko duen Ibilaldiaren kanta aurkeztu dute gaur.

Jon Urriolabeitiak konposatu du «Euskararen bihozfera» kanta eta, esan duenez, ska eta rock soinuak uztartzen ditu, «kantatzeko eta dantzatzeko aproposa».

Lehiaketara aurkeztutako 16 kanten artean aukeratu dute gaur aurkeztutakoa.

Oraindik bideoklipean lanean ari diren arren, dagoeneko internet bidez entzun daiteke Ibilaldiaren edizio honek duen leloaren izenburu bera duen kantua.

Gernika bertako eta Bizkaiko zenbait musikari eta bost ahots bildu dira abesti honetarako.