Giza kate historikoak utzitako irudien Storify bilduma

Ikusgarriak Durango eta Iruñea banatzen dituzten 123 kilometroetan zehar ikusi diren irudiak. Milaka eta milaka lagun eskuak batuta erabakitzeko eskubidearen alde. Giza katea osatu da eta euskal gizarteak historiaren liburuan lerro berri bat idatzi du. Gizartearen ilusioa ondorengo kontakizunean bildu dugu.

@arianekamio|Donostia|08/06/2014

Giza kate historikoa osatu da. Hitzik gabe geratzeko moduko irudiak Durango eta Iruñea batzen dituzten 123 kilometroetatik iritsitakoak. Historiaren liburuan lerro berri bat idatzi du Euskal Herriak, erabakitzeko eskubidearen alde.

Goizean goizetik errepidean jarri dira hainbat tokitatik atera diren 900 autobusak. Zenbaezina izan daiteke gaur Durango eta Iruñea artean batutako jendetza.

Zahar eta gazte, adin eta pentsamolde desberdinetako jendeak bat egin du Gure Esku Dagoren deiarekin. Eskuz esku, bere etorkizunaren jabe izan nahi duen herria kalera irten da gaur.

Giza katearen aurretik prestaketa lanetan aritu dira antolatzaileak, bertaratutakoei argibideak ematen guztia ondo irten zedin. Bitartean, hedabideetan elkarlana izan da nagusi eta saio bereziak nonahi izan dira hitzordu historiko honen jarraipen berezia egiten. Gu ere bide horretan jarri gara.

Irudi ikusgarriak dira sare sozialetatik heldu direnak. Helburu bakar baten atzetik sekulako jende uholdea atera da bidera. Historikoa izan da.

Ilusioa piztu da herritarrengan eta mobilizazio jendetsu hau izan da sortutako gogo horren argazki esanguratsuena. Herritarrek eta hedabideek igorritako mezu, argazki eta istorioak bildu ditugu ondorengo kontakizunean.

RELATED NEWS