naiz
Donostia

Gronigen eta Aberdeen-en arteko partidako irabazlearen kontra neurtuko da Reala

Gronigen eta Aberdeen taldeen arteko norgehiagokako irabazlearen aurka neurtuko da Reala Europa Leagueko aurrekanporaketan.

Gronigen eta Aberdeen taldeek jokatuko duten neurketako irabazlea izango da Realaren aurkaria Europa Leagueko aurrekanporaketan, gaur egindako zozketan erabaki denez.

Bi taldeek 0-0 berdindu zuten joaneko partidan eta orain itzulikoa jokatuko dute.

Realak, beraz, uztailaren 31n abiatuko du denboraldia Anoetan jokatuko den neurketan. Aurrekanporaketako partida kanpoan jokatuko du, astebete beranduago, abuztuaren 7an.