NAIZ
BILBO

Ruben Nieto aske geratu da

Ruben Nieto preso santutxuarra aske geratu da. 18/98 auziaren baitan zigortu zuten eta zigorra osorik bete ondoren atera da A Lamako espetxetik.

Ruben Nieto, espetxetik atera ondoren. (NAIZ)
Ruben Nieto, espetxetik atera ondoren. (NAIZ)

NAIZek jakin duenez, goizeko 7.30ean atera da Ruben Nieto Pontevedrako A Lama espetxetik.

18/98 auziaren «Ekin» atalean epaitu zuten eta Auzitegi Nazional espainolak 15 urteko espetxe zigorra ezarri zion. Gorenak zigorrak berraztertu ondoren, hamar urte eta bederatzi hilabetera jaitsi zuen.

Zigorra osorik beteta atera da kartzelatik.